Urdina zena...dugu beltz

Urdina zena...dugu beltz

martes, 15 de marzo de 2011

Amalurra, berriro ere, asaldatu zaigu.

Latza, oso latza. Hondamendia nonahi, lurralde oso bat birrinduta, txikituta. Baina zerk eragindu Japonian gertatua?

martes, 8 de junio de 2010

Ekainak 8, Ozeanoen nazioarteko eguna.

NBE-ak (Noizko, Bada, Eraginkor?) erabakita..., 2009az geroztik, gaurkoa dugu, zernahiri  bere egunttoa ematearen harira, itsaso eta ozeanoei eskeinitako data. Mila kolore dituen horrek, bizitzaren sorleku denak, ez ote du jada iraungitze-data idatzia horko kale-kantoiaren horma zaharrean?
Tira, ez naiz era ezkorrean mintzatuko, jakina, Mexiko-ko Golkoaren hestelodia, temati alena, urre beltzaren peskiza inuzentetan zebiltzanak ohartzeke zulatu zutenetik barrena husten ari delarik, jo ta ke, gau ta egun...
 

BHOPAL : duintasuna bera erahila.

2010eko ekainaren 7a, data beltza. Mende laurdenaren buruan, ai zer nolako zaplastekoa jaso duten... Hildakoen oroimena, birrindua; kaltetuen duintasuna, zapaldua; gizalegea, txikitua.
I can´t find any words, I´ve got nothing to say. Human Rights... Bloody rights. 

viernes, 26 de marzo de 2010

Amalurra...artista?

Ez nago ziur segidan datorrena zein eskuei zor zaien, ez dakit gizakia ote den egile, Amalurraren itzala gertu ibili den. Baina harrituta utzi nau.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Zer da buru argitasuna?

Nekez irakur daiteke horren testu argirik. Nekez hitzak adieraz dezake, bere xumetasunean, horrenbeste. Nekez izaten du gizakiak datorkiona aurrikusteko gaitasunik. Zer egingo ote dugu gure belaunaldikook?

Amalurra ez zaintzeko...

Konturatzen ote gara, ohartzeke bada ere, gure hamaika jokamolde bihurtu dugula kalte?
 

martes, 23 de marzo de 2010

Martxoak 27 Apirilak 22

Tira, beti dago Amalurraren aldeko ekimenik. Datorren larunbatean... Horra! Bestalde, erne egongo gara apirilaren 22rako ere. Dena den, zernahiri eskeintzen diogularik bere egunttoa... Hausnar dezakegu Mikel Laboaren laguntzaz.

martes, 16 de marzo de 2010

Paregabea zara.

Hoixe, bada.Izan ere noiznahi eskeintzen dizkiguzu horren ederrak diren ikusmirak... Mikel Laboa lagun, are ederragoak.

Planeta Tierra

lunes, 15 de marzo de 2010

Lurrak gu behar gaitu.

 Scrapblog delakoan aurkitutako aurkezpen hau txertatzea deliberatu dut.. URBELTZ blogaren edukiekin bat egiten du, laburra da eta esanguratsua ere bai. Horra!